Orioko Udalak antolatuta, Olaia Inziarte musikari nafarrak kontzertua emango du datorren astean, hilak 13, ostiralarekin, Orion. Doako emanaldia izango da, Herriko Plazan eskainiko baitu zuzenekoa, 20:00etan hasita.
Inziartek 2022an hasi zuen bakarlari ibilbidea, eta Iker Lauroba eta Chica Sobresaltorekin batera ere aritzen da, teklatu eta koroetan.
Musikariaren lana ezagutzen ez duenarentzat, hona hemen haren abestietako bat, Eman abisua: