Ostiralean amaituko da 3x3 Futbol Txapelketako izen-ematea

Julene Sorarrain

Futbol txapelketa Anibarko Portuan.

Ekainaren 20tik 21era bitartean jokatuko da txapelketa, hainbat kategoriatan banatuta, eta izena emateko epea bihar bukatuko da.

Anibarko Portuko jaien barruan, 3x3 Futbol Txapelketa jokatuko dute aurten ekainaren 20tik 21era bitartean, auzoko futbol kantxan. Ohi bezala, irekia izango da, eta LH3tik LH5era arteko gaztetxoek hartu ahal izango du parte.

Hori horrela, txapelketa hiru mailatan banatu dute, eta talde bakoitzak gutxienez lau eta gehienez sei jokalari izan beharko ditu. Gainera, kategoria multzo bakoitzeko zortzi taldeko muga jarri dute antolatzaileek. Izen-ematea ostiralean amaituko da, eta horretarako, 690 63 20 51 zenbakira deitu edota rutgorriya@gmail.com  helbidera idatzi daiteke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide