Danbolin eskolako ikasleek hainbat emanaldi eskainiko dituzte ekainean

Julene Sorarrain 2025ko eka. 4a, 14:00

Danbolin eskolako ikasleen kontzertu bat Orion. (artxiboko irudia)

Guztira hamar saio izango dira, arratsaldez, herriko hainbat lekutan, eta bertan gaztetxoek ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsiko dute. Lehenengo saioa hilaren 13an, ostiralarekin, eskainiko dute txistuko ikasleek. 

Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek hainbat emanaldi eskainiko dituzte hilabete honetan, ikasturteari amaiera emateko. Guztira hamar saio izango dira, arratsaldez, herriko hainbat lekutan, eta bertan ikasle gaztetxoek ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsiko dute oholtza gainean. 

Musika nahiz dantza emanaldiak eskainiko dituzte, eta musika eskolak bertaratzeko gonbita egin nahi die adin horretako seme-alabak dituzten gainerako familiei, haurrek zer lantzen duten jakiteko aukera izango baitute horrela. Hauek izango dira saioak:

  • Ekainak 13. Txistuko kontzertua, Musika eta Dantza eskolan, 18:00etan.
  • Ekainak 16. Trikiti entzunaldia, Kultur Etxean, 19:00etan.
  • Ekainak 17. Kontzertu pedagogikoa, Kultur Etxean, 17:00etan.
  • Ekainak 17. Pianoko entzunaldia, Kultur Etxean, 18:30ean.
  • Ekainak 18. Klarinete, saxofoi eta perkusioko entzunaldia, Kultur Etxean, 19:00etan. 
  • Ekainak 19. Tronpeta eta flautako entzunaldia, Kultur Etxean, 18:00etan.
  • Ekainak 19. Biolineko entzunaldia, zimitorioan, 19:00etan.
  • Ekainak 20. Dantza ekitaldia, ikasle txikien eskutik, Arraunetxen, 17:00etan.
  • Ekainak 20. Dantza ekitaldia, ikasle helduen eskutik, Arraunetxen, 18:30ean.
  • Ekainak 21. Kantuko entzunaldia, Salatxo aretoan, 19:00etan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide