Izena eman daiteke Anibarko Portuko jaietako 3x3 Futbol Txapelketan

Julene Sorarrain 2025ko eka. 4a, 08:58

Futbol txapelketa Anibarko Portuan.

Ekainaren 20tik 21era bitartean jokatuko da txapelketa, hainbat kategoriatan banatuta, eta izena emateko epea hilaren 13an bukatuko da.

Anibarko Portuko jaien barruan, 3x3 Futbol Txapelketa jokatuko dute aurten ekainaren 20tik 21era bitartean, auzoko futbol kantxan. Ohi bezala, irekia izango da, eta LH3tik LH5era arteko gaztetxoek hartu ahal izango du parte.

Hori horrela, txapelketa hiru mailatan banatu dute, eta talde bakoitzak gutxienez lau eta gehienez sei jokalari izan beharko ditu. Gainera, kategoria multzo bakoitzeko zortzi taldeko muga jarri dute antolatzaileek. Izen-ematea dagoeneko zabalik da, eta ekainaren 13an amaituko da epea. Horretarako, 690 63 20 51 zenbakira deitu edota rutgorriya@gmail.com  helbidera idatzi daiteke.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide