Sanpedroetako erronkan parte hartzeko epea bihar amaituko da

Julene Sorarrain

Bi gaztetxo baloiarekin eta patinetearekin. (Pixabay)

Txurrumuskik LH5 eta DBH2 bitarteko gazteentzat antolatu du kirol saioa San Pedro jaietako azken egunerako.

Txurrumuski aisialdi elkarteak kirol erronka antolatu du aurtengo San Pedro jaietarako. Jaien azken egunean, ekainaren 30ean, astelehenarekin, izango da goizean hasi eta arratsaldera arte. Ekintza LH5 eta DBH2 bitarteko ikasleei zuzenduta dago, eta izena emateko epea bihar amaituko da. Horretarako, galdetegi hau bete behar da, edota Gaztelekura jo daiteke. 

Erronka 10:30ean hasiko da, eta bazkaltzeko tarte bat hartuta– Txurrumuski arduratuko da janariaz–, arratsaldean jarraituko dute norgehiagokarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide