EH Bilduk herri batzarra egingo du ostiral arratsaldean

Julene Sorarrain

Orioko hondartza eta atzean lehen lerroko etxeak. (Onintza Lete Arrieta)

Koalizioak Orioren "herri eredua eraikitzeko bidean" lanean ari dela jakinarazi du, eta herriaren "norantza" herritarrekin zehazten jarraitu nahi du.

Orioko EH Bilduk herri batzarra egingo du ostiral arratsaldean. Koalizioak Orioren "herri eredua eraikitzeko bidean" lanean ari dela jakinarazi du, eta herriaren "norantza" herritarrekin zehazten jarraitu nahi du. Hortaz, batzar irekia egingo dute aste honetan, eta koalizioko militanteak nahiz herritar guztiak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera.

Arraunetxen egingo dute, 19:00etan hasita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide