Bihar egingo dute Zaragueta Herri Eskolak antolatzen duen XVI. Kros Txikia, eta izena oraindik eman gabe duenak bihar momentuan bertan emateko aukera edukiko du.
Korrika saioa HH2tik LH6ra arteko haurrei zuzenduta dago, eta adinaren arabera metro gehiago edo gutxiago egingo dituzte korrika, Zaraguetan hasi eta auzoan bertan. Aurreneko lasterketak 10:30ean hasiko dira. Parte hartzen duten haur guztiek jasoko dute domina, eta hamaiketakoa ere emango diete.
Adinaren arabera, honako distantziak egingo dituzte korrika:
- HH2 (2022) eta HH3 (2021): 100 metro.
- HH4 (2020) eta HH5 (2019): 150 metro.
- LH1 (2018) eta LH2 (2017): 300 metro.
- LH3 (2016) eta LH4 (2015): 600 metro.
- LH5 (2014) eta LH6 (2013): 1.000 metro.