Ekainaren 2an eskainiko dute Saregilek antolatutako meditazio gidatua

Julene Sorarrain 2025ko mai. 28a, 10:00

Emakume bat hondartzan meditatzen. (pixabay)

Denisse Aimé Vicentek eskainiko du saioa, Saregile Emakumeen Etxean, arratsaldeko 19:00etan. Parte hartzeko, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea.

Saregile Emakumeen Etxeak antolatutako Ahalduntze Eskola programaren barruan, meditazio gidatuko saioa eskainiko dute datorren astelehenean. Soinu bidaia izenburupean, Denisse Aimé Vicente yoga eta meditazio irakasleak gidatuko du saioa, eta herritarrek aukera paregabea izango dute erlaxazio egoera sakona lortzeko.

Hala, saioa ekainaren 2an, astelehenarekin, eskainiko dute Saregilen bertan, 19:00etan hasita. Ekintzan parte hartzeko, herritarrek hurrengo galdetegi hau bete beharko dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide