Eguzki plaken instalazioa arautzen duen udal ordenantza bozkatuko dute osteguneko bilkuran

Onintza Lete Arrieta 2025ko mai. 27a, 15:07

Eguzki plakak Orioko Kanpinean.

Orioko Udalbatzak maiatzeko ohiko bilkura egingo du ostegun arratsaldean, eta ohi bezala, udalbatzarra zuzenean ikusteko aukera egongo da webgune honetan.

Orioko Udalak 11 puntuko udalbatzarra egingo du ostegun honetan, hilak 29, 19:30ean hasita. Udaletxeko udalbatzar aretoan egingo dute maiatzeko ohiko bilkura, eta beti bezala, udalbatzarra zuzenean ikusteko aukera egongo da webgune honetan.

Landuko dituzten puntuen artean dago lehen onarpena ematea elektrizitatea eta ur beroa sortzeko eguzki plaken instalazioa arautzen duen udal ordenantzari. Horixe izango da 11. eta azken puntua, eskari eta galderen tartea zabaldu aurretik.

Honakoa da maiatzeko udalbatzarreko gai zerrenda:

  1. 2024ko laugarren hiruhileko berankortasun txostenaren berri ematea.
  2. 2024ko udal aurrekontuaren laugarren hiruhilekoaren exekuzioaren berri ematea.
  3. 2025eko lehenengo hiruhileko berankortasun txostenaren berri ematea.
  4. 2025eko udal aurrekontuaren lehenengo hiruhilekoaren exekuzioaren berri ematea. 
  5. 2024ko udal aurrekontuaren likidazioaren berri ematea.
  6. Berrestea, egoki bada, Orioko katuen kolonien kudeaketa etikorako programa onartzen duen alkate dekretua.
  7. Onartzea, egoki bada, Ibai Rosa Iturria udal langileak aurkeztutako eskaera laneko bateragarritasunari buruz.
  8. Onartzea, egoki bada, Orioko Udal Musika Eskolaren 2025-2026 ikasturteko musika irakaskuntzaren tarifak.
  9. Onartzea, egoki bada, txu-txu trena erabiltzegatik eta bertan iragarkiak jartzeagatik dagozkion tarifak.
  10. Behin betiko onarpena ematea, egoki bada, Orioko udalerriko babes akustiko bereziko eremuaren izendapenari: ekintza plana.
  11. Lehen onarpena ematea, egoki bada, elektrizitatea eta ur beroa sortzeko eguzki plaken instalazioa arautzen duen udal ordenantzari.
  12. Eskariak eta galderak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide