Bihar egingo dute odol ateraldi berria Orion. Beti bezala, 16:30etik 20:30era eman ahalko da odola, baina oraingoan, ikastolaren DBHko eraikinean izango da hitzordua, anbulatorioan erabili ohi duten gela okupatuta egongo baita.
Odola emateko ez da derrigorra hitzordua aurrez hartzea, baina hartzen ez duenak ilaran itxoin beharko du tarte bat egon arte. Herritarrek informazio gehiago eskuratu dezakete 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta. Gainera, online ere har daiteke hitzordua, gotatanta.eus webgunean.