Ekainaren 6an egingo dute odol ateraldia Orion

Onintza Lete Arrieta 2025ko mai. 27a, 10:27

Herritar bat odola ematen.

Ohi bezala, anbulatorioan eman ahalko dute odola herritarrek, 16:30etik 20:00etara. Ez da derrigorra hitzordua aurrez hartzea, baina hartzen ez duenak ilaran itxoin beharko du tarte bat egon arte.

Orioko Odol Emaileen Elkarteak jakinarazi duenez, ekainaren 6an, ostiralarekin, egingo dute odol ateraldia herrian. Beti bezala, anbulatorioan izango da hitzordua, 16:30etik 20:30era.

Odola emateko ez da derrigorra hitzordua aurrez hartzea, baina hartzen ez duenak ilaran itxoin beharko du tarte bat egon arte. Herritarrek informazio gehiago eskuratu dezakete 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta. Gainera, online ere har daiteke hitzordua, gotatanta.eus webgunean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide