Uda sasoirako Turismo Bulegorako harreragilea behar du Orioko Udalak

Onintza Lete Arrieta 2025ko mai. 27a, 09:45

Pertsona bat Orioko Turismo Bulegoan.

Izena emateko epea zabalik dago ostiral honetara arte. Lan eskaintza ekainaren 10etik irailaren 28ra artekoa izango da, bi hereneko lanaldian, goizeko eta arratsaldeko txandetan.

Orioko Udalak Turismo Bulegoko harreragile bat kontratatzeko lan eskaintza argitaratu du Lanbiden, uda sasoirako. Zehazki, ekainaren 10etik irailaren 28ra arteko kontratua izango da, bi hereneko lanaldian, goizeko eta arratsaldeko txandetan.

Hautaketa-prozesua Lanbideren bidez egingo da, eta hautagaiek maiatzaren 30era arte, ostirala, izango dute aukera izena emateko. Eskaintzaren kodea 162025005402 da eta xehetasunak hemen daude eskuragarri.

Izena emateko betekizunen artean daude, 3. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea izatea, eta frantseseko eta ingeleseko erdi mailako ezagutza izatea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide