Festa giroa da nagusi Orion, Orioko Arraun Elkarteak (OAE) antolatutako ekimen bereziei esker. Eguerdi partean, arraun estropadek hartu dute ibaia. Lehenik, OAEren babesleen arteko estropada jokatu da, eta 14:00etan hasita, beteranoen estropada izan da ikusgai.
Antolatzaileek aurreikusi bezala, jendetza bildu da ekitaldien inguruan: "jende dezente espero genuen eguardi partean" eta hala izan da. Herritar ugari bertaratu dira giro paregabeaz gozatzera eta arraun taldeei animatzera.
Bestalde, aurtengo Garagardo Azoka ere berezia da, izan ere, Orio Arraun Elkarteak 60. urteurrena ospatzen du. Hori dela eta, ohiko asteburu bateko formatua aldatu, eta bi asteburuetan banatu du azoka. Gainera, Gipuzkoako Traineruen Txapelketa Orion antolatuko da aurten, herria euskal arraunaren foku bihurtuz.
Hona hemen beteranoen estropadako emaitzak:
Lehenengo Tanda
1. Aizburua (14' 36'')
2. Zumaia B (14' 40'')
3. Pontejos B (14' 57'')
4. Getxo B (15' 05'') - Badok 13 B (15' 05'')
5. Bilbo B (15' 51'')
6. Iberia B (16' 10'')
7. Plentzia B (17' 06'')
8. Illunbe B (17' 32'')
Bigarren Tanda
1. Santurtzi (14' 04'')
2. Iberia A (14' 07'')
3. Bilbo A (14' 11'')
4. Pontejos A (14' 26'')
5. Plentzia A (14' 31'')
6. Sestao (14' 43'')
Hirugarren Tanda
1. Badok 13 A (13' 25'')
2. Fortuna (13' 29'')
3 Getxo A (13' 45'')
4. Illunbe A (13' 50'')
5. Zumaia A (13' 56'')
6. Mundaka (13' 58'')