Oria Bizi elkarteak aisialdiko arrauna egiten du, eta ate irekien jardunaldia antolatu du astebururako, beren jarduera herritarrei ezagutarazteko. 18 urtetik 100 urtera bitarteko helduei zuzenduta dago jarduera.
Bi egunetan izango dira ate irekiak: maiatzaren 31n, larunbatarekin, 16:30etik 19:30era, eta ekainaren 1ean, igandearekin, 08:30etik12:30era.
Elkartea ezagutu nahi duenak aurrez zehaztu behar ditu ordua eta eguna honako galdetegia betez.