Bihar zabalduko dute sanpedroetako erronkako izen-ematea

Julene Sorarrain 2025eko maiatzaren 25a

Orioko San Pedro festak.

Txurrumuskik LH5 eta DBH2 bitarteko gazteei zuzendutako kirol erronka antolatu du San Pedro jaietarako, eta bihartik ekainaren 6ra arte egongo da zabalik izen-ematea. 

Txurrumuski Aisialdi Elkartea proposamen berri batekin dator aurtengo San Pedro jaietarako. Hain zuzen ere, jaien azken egunean, ekainaren 30ean, kirol-erronka egingo dute goizean hasi eta arratsaldera arte. Ekintza LH5 eta DBH2 bitarteko ikasleei zuzenduta dago, eta izen-ematea bihartik aurrera zabalduko dute. Horretarako, galdetegi hau bete edota Gaztelekura jo daiteke. 

Erronkari buruzko informazioa datozen egunetan zabalduko dute, baina sare sozialen bidez azaldu duten moduan, erronka goizeko 10:30ean hasi eta arratsaldera arte izango da. Bazkaltzeko tarte bat ere izango dute parte-hartzaileek, eta Txurrumuski arduratuko da janariaz.  

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide