Gipuzkoako Elikagai Bankurako bilketa egiten ari dira Orion

Julene Sorarrain

Bi boluntario bilketa egiten Orioko Eroskin. (Onintza Lete Arrieta)

Herriko zenbait saltokitan hasi dira bilketa egiten, eta bihar, larunbata, jarraituko du janari bilketak.

Gipuzkoako Elikagai Bankurako bilketa egiten ari dira egunotan Orion. Gaur hasi eta bihar arte, elkarteko boluntarioak bilketa egiten arituko dira herriko zenbait saltokitan; esaterako, Eroskin.

Azaldu dutenez, honako produktuak jasoko dituzte: lekaleak, pasta, arroza, arrain kontserbak eta 5 eta 6 neurrietako pardelak. Erosketa txartelekin kolaboratzeko aukera ere egongo da. Diru hori zuzenean Gipuzkoako Elikagai Bankura joaten dela nabarmendu dute, eta edozein behar dagoenean erabiliko dutela ere gaineratu dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide