Zabalik da dagoeneko XVI. Kros Txikirako izen-ematea

Julene Sorarrain 2025ko mai. 22a, 14:30

Zaraguetako Kros Txikia. (Guka)

Zaragueta Herri Eskolak antolatzen duen lasterketa maiatzaren 31n jokatuko dute, 10:30etik aurrera, eskolaren inguruan. HH2tik LH6ra arteko umeek parte har dezakete, eta denek jasoko dute domina eta hamaiketakoa.

Maiatzaren 31n, larunbatarekin, egingo dute Zaragueta Herri Eskolak antolatzen duen XVI. Kros Txikia, eta izena emateko epea dagoeneko zabalik dago. Kiroldegian edo Zaraguetan eman daiteke izena aurrez, eta baita krosa hasiko den egunean bertan ere Zaraguetan.

Korrika saioa HH2tik LH6ra arteko haurrei zuzenduta dago, eta adinaren arabera metro gehiago edo gutxiago egingo dituzte korrika, Zaraguetan hasi eta auzoan bertan. Aurreneko lasterketak 10:30ean hasiko dira. Parte hartzen duten haur guztiek jasoko dute domina, eta hamaiketakoa ere emango diete.

Adinaren arabera, honako distantziak egingo dituzte korrika:

  • HH2 (2022) eta HH3 (2021): 100 metro.
  • HH4 (2020) eta HH5 (2019): 150 metro.
  • LH1 (2018) eta LH2 (2017): 300 metro.
  • LH3 (2016) eta LH4 (2015): 600 metro.
  • LH5 (2014) eta LH6 (2013): 1.000 metro.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide