Danbolin eskolak ate irekiak antolatu ditu maiatzean eta ekainean

Julene Sorarrain 2025ko mai. 21a, 15:30

Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleen emanaldi bat. (Julene Sorarrain)

Maiatzaren 30ean eta ekainaren 6an izango dute aukera herritarrek eskola ezagutzeko eta ikasturte berriko eskaintza jasotzeko.

Danbolin Musika eta Dantza Eskolak ateak irekiko ditu maiatzaren 30ean eta ekainaren 6an, ostiralarekin, herritarrek eskola ezagutzeko eta ikasturte berriko eskaintza jasotzeko aukera izan dezaten.

Ate irekietako egunetan bertaratzen direnek eskolaren ikasketa planaren berri jasoko dute, baita zalantzak argitzeko aukera izan ere. Hortaz, bisitak honela antolatu dituzte:

  • Maiatzaren 30ean, ostiralean, 17:00etan: 2019an eta 2020an jaiotako haurren gurasoentzat. Aldi berean, haurrek klaseetara joateko aukera izango dute:
    • 2019an jaiotakoak: ekainaren 9 eta 11n, 16:50ean, Musika eta Dantza Eskolan.
    • 2020an jaiotakoak: ekainaren 9an, 16:50ean, Musika eta Dantza Eskolan.
  • Maiatzaren 30ean, ostiralean, 18:00etan: 2018an edo aurretik jaiotako edonorentzat.
    • Instrumentuko edo dantzako irakaslearekin saio praktiko batean parte hartzeko, deitu eta hartu hitzordua.
  • Ekainaren 6an, ostiralean, 17:00etan: 2021ean jaiotakoentzat (guraso eta haurrak).

Bisita horietara azaltzerik ezin duenak edota informazio gehiago eskuratu nahi duenak, 943-83 37 27 zenbakira deitu edota danbolin@orio.eus helbidera idatzi dezake.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide