Udal liburutegiak liburuak itzultzeko buzoia dauka Kultur Etxearen atarian. Hartara, herritarrek nahi duten egun eta orduan itzul ditzakete maileguan hartutako liburuak, liburutegira bertara joaten jardun beharrik gabe. Buzoi horren funtzioa horixe da, ordea, eta ez besterik.
Izan ere, azken boladan, herritarren bat buzoia erabiltzen ari da etxean soberan dituen liburuak botatzeko, eta zerbitzuko arduradunek azpimarratu nahi dute udal liburutegiak ez duela libururik hartzen herritarrengandik, eta norbaitek eskaintzaren bat baldin badu, liburutegiko arduradunekin hitz egin behar duela.