0-3 urteko haurrak: pantailak zertarako? izenburupean, hitzaldia emango dute Maria Maestra haur eskolan datorren asteartean, maiatzaren 27an, 17:00etan hasita. Ainhoa Azpirotzek gidatuko du saioa, eta herritar orok izango du hara joateko aukera.
Haur eskolako guraso batzordearen ekimenez antolatu dute hitzaldia, eta tokia mugatua denez, beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, haur eskolan bertan edo Kultur Etxean.