Jon Lukas aktorearen 'Desagertuta' telesaila estreinatu dute

Onintza Lete Arrieta 2025ko mai. 20a, 14:08

Jon Lukas, telesaileko une batean. (Pausoka)

Primeran plataforman atzo hasi zuen bidea telesailak, eta ikusgai daude aurreneko bi atalak. Orioko bizilaguna da telesaileko protagonista nagusia.

Jon Lukas Orioko aktorea protagonista duen Desagertuta telesaila estreinatu dute Primeran plataforman. Atzotik ikusgai dira aurreneko bi atalak, euskaraz. Bihar, berriz, Netflixek gaztelaniazko bertsioa estreinatuko du –aldi berean filmatu dituzte euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak–. Datozen asteetan, astero atal bat sareratuko du EITBren Primeran plataformak. Netflixen, berriz, hemendik hilabete batzuetara estreinatuko dute euskarazko bertsioa.

Pausoka eta Zebra Producciones ekoiztetxeek sortu dute lana, kuadrilla gazte bati buruzko fikziozko telesaila. Desagertuta dagoen gazte baten inguruan osatu dute trama, eta Lukas da desagertuta dagoen pertsonaia hori. Gainerako aktoreen artean, izen ezagun asko daude: Itziar Atienza, Gorka Otxoa, Sara Cozar, Ainhoa Larrañaga eta Iñigo Aranbarri, besteak beste.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide