Urtero bezala, aurten ere Orio Arraunketa Elkarteak elastikoak banatuko dizkie klubeko bazkideei. Haurrentzako nahiz helduentzako hainbat neurritako kamisetak ateratzen ditu klubak, baina bazkide bakoitzak bere neurriko elastikoa lor dezan, mezua bidali behar da ekainaren 6a baino lehen, azalduz bazkidearen izen-abizenak eta zer neurri zehatz behar duen.
Neurriak honakoak dira: haurrenak, 4, 8, 12 eta 16 urtekoentzat; helduenak, berriz, S, M, L, XL, 2XL eta 3XL.
Mezua whatsapp bidez bidali behar da, 665 72 46 10 telefono zenbakira.