Talaimendi mendi elkarteak Kukuarri Astea antolatu du beste urte batez, eta gaur bertan izango da aurreneko ekintza. Ohi bezala, herriko ume eta gaztetxoak izango dira protagonistak saio gehienetan.
Egitarauko azken hitzordua ere betikoa izango da: Talaimendi Trail mendi lasterketa. Hori datorren astean izango da, hilaren 31n.
Egitaraua:
Gaur, maiatzak 20
- 17:00. Orientazio proba Got taldearekin. Mapa hartuta, herrian ezkutatutako mugarriak eta lekuak aurkitu beharko dira. Bakarka, familian nahiz taldean parte har daiteke. Hasiera tokia: Talai Mendiko lokala.
Bihar, maiatzak 21
- 17:00. Slickline-a, tirolinako parkean.
Maiatzak 23, ostirala
- 17:00. Oztopo zirkuitua, tirolinako parkean.
Maiatzak 24, larunbata
- 16:00. Eskalada elizako paretan, eta yumareatzeko aukera.
- 16:00. Tirolina, elizatik plazara.
Maiatzak 25, igandea. Kukuarri Eguna
- 09:00. Irteera, Herriko Plazatik.
- 11:00. Tontorrean elizkizuna. Salda eta pintxoak.
Maiatzak 31, larunbata
- 17:00. Talaimendi Trail mendi lasterketa. Irteera Orioko Herri Ikastolaren aurretik.