Emakume seniorrak, gero eta gertuago Ohorezko Mailatik

Onintza Lete Arrieta 2025ko mai. 19a, 14:00

Orioko Futbol Taldeko emakumezko seniorrak. (utzitakoa)

Orioko Futbol Taldeko emakumezkoak atzo arratsaldean lehiatu ziren Intxaurdi B taldearen aurka, eta 2-1 emaitzarekin irabazi zuten norgehiagoka, Jugik eta Itzik markatutako golei esker. "Partida gogor eta zaila" izan arren, Orioko neskak gero eta gertuago daude Ohorezko Mailatik. Gainera, kadeteek ere garaipena eskuratu zuten, Ohorezko Mailara igotzea lortuz.

Gorengo Mailatik Ohorezko Mailara igotzeko fasea jokatzen ari dira Orioko Futbol Taldeko emakumezkoak, eta atzo arratsaldean garaipen garrantzitsua eskuratu zuten Aitor Arregiren jokalariek Mendibeltzen izandako partidan. Intxaurdi B taldearen aurka lehiatu ziren bertan, eta 2-1 emaitzarekin irabazi zuten norgehiagoka, Jugik eta Itzik markatutako golei esker. "Partida gogor eta zaila" izan arren, Orioko neskak gero eta gertuago daude Ohorezko Mailatik.

Garaipena eskuratuta, Oriokoek beste multzoko bigarrenaren aurka jokatuko dute hurrengo partida, Aitzondo taldearen aurka, zehazki. Partida horretako garaileak mailaz igotzeko txartela eskuratuko luke.

Emakume seniorrak ez ezik, Orioko Futbol Taldeko kadete neskek ere norgehiagoka garrantzitsua jokatu zuten atzokoan, izan ere, Ohorezko Mailara sailkatzea lortu dute.

Orioko Futbol Taldeko kadete neskak. (utzitakoa)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide