Euskaraldia 2025

Jende ugari bildu du Maialen Lujanbioren hitzaldi-errezitaldiak

Julene Sorarrain

Euskaraldiko egitarauaren barruan, RR_6_erre(AH)ala hitzaldi-errezitaldia eskaini zuen atzo arratsaldean bertsolariak San Nikolas elizako zimitorioan.

Orioko lantaldeak hainbat jarduera antolatu ditu aurten ere herritarrak Euskaraldian murgildu daitezen, eta prestatutako egitarauari amaiera emateko, hainbat herritar bildu ziren atzo arratsaldean San Nikolas elizako zimitorioan Maialen Lujanbioren hitzaldi-errezitaldia entzutera. Emanaldia amaitu ostean, sekulako txalo-zaparrada jaso zuen bertsolariak bertaratutako entzuleen aldetik.

RR Lujanbiok sortu eta garatutako errezitaldi baten titulu orokorra da. Aurten aurkeztu duen aldaera, seigarrena, RR_6_erre(AH)ala deitu du. RR hitzen performantzea da, funtsean. Hitzen, hotsen, soinuen eta formen arteko esanahi jolas baten emaitza mutatzailea. Inguruko eta garaiko elementuak maneiatzen ditu eta kantuz, hitz lauz eta irudi bidez ematen.

Argazkiak: Onintza Lete Arrieta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide