Badok 13 garaile, Itsasoko Ama beteranoen estropadan

Julene Sorarrain

Badok 13 taldeko arraunlariak Santurtzin jokatutako estropadan. (Utzitakoa)

Asteburuan Santurtzin (Bizkaia) jokatutako bandera irabazi dute Badok 13 taldeko beteranoek.

Denboraldi bikaina ari dira izaten aurten Badok 13 taldeko arraunlariak, izan ere, asteburu honetan ere beste garaipen bat eskuratu dute Santurtzin (Bizkaia) jokatutako estropadan.

Orioko arraunlariek Itsasoko Ama Beteranoen II. Bandera izan zuten jokoan larunbatean, eta 12:50;83 denborarekin lehen postua eskuratu zuten, Getxoko eta Donostiako taldeen aurretik sailkatuz. Hurrengo estropada larunbat honetan jokatuko dute etxean, 14:00etatik aurrera.

Badok 13 taldeko arraunlariak garaipena ospatzen Santurtzin. (Utzitakoa)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide