Tropelean igaro dira Oriotik Itzuliako txirrindulariak hirugarren eta azken etapan. Donostian hasi eta amaitu da 112,6 kilometro ibilbidea, eta Usurbildik barrena sartu dira Orioko lurretan. Erdigunetik ez dira pasatu, baina bai Txankatik gora, Igeldorantz jarraitzeko, eta zaleen animo artean joan dira maldan gora.
Bi taldetan banatuta pasatu dute Orio 12:40 inguruan. Aurreneko taldea izan da kopuruz handiena, eta minutu batzuk geroago talde txikiago bat igaro da. 12:55erako pasatu dira azken horiek ere Oriotik.
Etapa Demi Volleringek herbeheretarrak irabazi du, Mendizorrotzen ihes egin eta Donostiara bakarrik iritsita, eta Itzulia Women 2025 ere berak irabazi du. Hirugarrenez irabazi du txapelketa Volleringek.
24. egin du lasterketako euskal txirrindulari onenak: Laboral Kutxa taldeko Usoa Ostolaza zarauztarrak.