Giro ezin hobean ospatu dute Orioko Surf Taldekoek Udako Surf Jaia larunbat honetan Antilla hondartzan. 8 urtetik hasi eta 60 urte bitarteko surflariak uretaratu ziren lehiatzera, 60tik gora denera, eta "inoiz baino emakume gehiago", gainera –hamabost–. Lehiarekin batera, "txantxa giroa" ere izan zen taldekako proban. Expression Sessionean, berriz, adin guztietako surflariak mozorrotuta ibili ziren olatuak hartzen.
Lehorrean ere festa giro bikainaz gozatu zuten. Esaterako, paella jana egiteko 60 lagun baino gehiago elkartu ziren.
Antolatzaileak "oso pozik" agertu dira auzolanarekin –epaileak, sukaldariak, boluntarioak... behar baitzituzten– baita sortu zen giroarekin ere, eta sari banaketan mikrofonotik hala esan zuten: "Osatzen dugun komunitate edo familia moduko hau gozatu eta zaindu dezagula horrela luzaroan".
(Argazkiak: Orioko Surf Taldea)
Sailkapena
12 urtez azpikoak:
- Hegoi Arrillaga
- Xabier Puertas
- Aimar Ikutza
- Asier Gaztañazpi
16 urtez azpikoak:
- Lur Iglesias
- Xuban Mujika
- Beñat Arrillaga
- Ekai Lazkano
Emakumezkoak:
- Jone Uriarte
- Naroa Etxeberria
- Malen Atxega
- Maitane Zinkunegi
Taula luzean:
- Mikel Agote
- Einer Aranguren
- Unai Xabala
- Mikel Martin