Euskal Herriko Musika Bulegoak atzo jakinarazi zituen zein izan diren 2024ko musika proposamen esanguratsuenak. Gasteizko Jimmy Jazz aretoan izan zen Musika Bulegoaren IX. sariketa ekitaldia, eta guztira 11 artista eta talderi egin ziete aitortza, tartean Benito Lertxundi oriotarrari. Ohorezko sari berezia eman zioten horri.
Gainerako sarituak hauek izan ziren: Arineketan, BlonĚ, Eneritz Furyak, Gorka Urbizu, Libe, Olatz Salvador, Soinuak Haizean, Verde Prato, Izaro eta Zabaldika Laukotea. Epaimahaia bederatzi kidek osatu dute, tartean Iker Gurrutxaga irrati esatari oriotarrak. Horiek 2024an Euskal Herrian kaleratutako 190 proposamen musikal aztertu dituzte, iaz baino 70 gehiago.
Lertxundiren saria, dena den, ez dute horiek erabaki, EHMBko zuzendaritza batzordeak baizik.
Saridunek garaikur bana jaso zuten, haietako batzuek musika emanaldiak eskaini zituzten, eta ekitaldia amaitzeko, Izaki Gardenak taldeak kontzertua eman zuen.