Igandean Oriotik pasatuko da Emakumeen Itzulia

Onintza Lete Arrieta 2025ko mai. 14a, 09:27

2022an, Emakumeen Itzulia Orioko zubia igarotzen.

Itzulia Women 2025 txirrindulari probako hirugarren eta azken etapan pasatuko da Oriotik, eguerdian. Usurbildik barrena etorriko dira txirrindulariak, eta Txanka-hondartzako bidetik, autopistako biribilguneraino egingo dute bidea, eta handik Igeldo aldera hartuko dute. Bi orduz eragingo dio zirkulazioari.

Ostiral honetan hasiko da Itzulia Women 2025 txirrindulari proba Zumarragan (Gipuzkoa), eta hirugarren eta azken etapa, hilaren 18koa, Donostian hasi eta bukatuko da. Oriotik azken egun horretan pasatuko da, eguerdian, eta hondartzako irteera moztuta egongo da 11:30etik 13:30era bitartean, gutxi gorabehera, Orioko Udalak jakinarazi duenez.

Txirrindulariak Usurbildik iritsiko dira herrira, eta Txanka-hondartzako bidetik barrena, autopistako biribilguneraino egingo dute bidea, eta handik Igeldo aldera hartuko dute.

Txirrindulariak ez dira herrigunetik pasatuko, baina autobideko sarrera/irteera eta N-634 errepidea bi ordu inguruz egongo dira moztuta. Tarte horretan, ibilgailuek Ibaiondotik barrena atera beharko dute herritik eta, Donostia aldera joan nahi izanez gero, Zarautzera jo beharko dute, autobidea hartzera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide