Euskaraldia 2025

Orioko hamalaukoa: Jon Lukas

Erredakzioa

Egunero Orioko hamalaukoa osatu duten kideetako bat aurkeztuko du Euskaraldiaren Orioko lantaldeak. Hauxe da hamahirugarrena.

Jon Lukas, aktorea eta euskara ikaslea (belarriprest): "Euskara oso hizkuntza ederra da, atzean kultura oso bat duena. Jendearekin, familiakoekin, lagunekin... erraz komunikatzeko aukera izan nahi dut, eta horretarako baliatuko dut Euskaraldia".

Eman izena Euskaraldian lotura honetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide