Kukuarri Astea ospatuko dute hilaren 20tik 31ra

Onintza Lete Arrieta 2025ko mai. 13a, 08:49

Iaz, haur bat elizatik plazara tirolinan jaisten. (Onintza Lete Arrieta)

Talaimendi mendi elkarteak ume eta gaztetxoentzako ekintza ugari antolatu ditu, eta ohi bezala, Talaimendi Trail mendi lasterketak emango dio amaiera mendizaleen asteari. Tartean, Kukuarri Eguna ospatuko dute.

Talaimendi mendi elkarteak Kukuarri Astea antolatu du beste urte batez, eta dagoeneko prest dituzte ekintzak, baita horien datak ere. 

Datorren astean egingo dituzte egitarauko lehen saioak, asteartetik igandera, eta ohi bezala, herriko ume eta gaztetxoak izango dira protagonistak. Egitarauko azken ekintza ere betikoa izango da: Talaimendi Trail mendi lasterketa. Hori astebete geroago egingo dute, hilaren 31n.

Egitaraua:

Maiatzak 20, asteartea

  • 17:00. Orientazio proba Got taldearekin. Mapa hartuta, herrian ezkutatutako mugarriak eta lekuak aurkitu beharko dira. Bakarka, familian nahiz taldean parte har daiteke. Hasiera tokia: Talai Mendiko lokala.

Maiatzak 21, asteazkena

  • 17:00. Slickline-a, tirolinako parkean.

Maiatzak 23, ostirala

  • 17:00. Oztopo zirkuitua, tirolinako parkean.

Maiatzak 24, larunbata

  • 16:00. Eskalada elizako paretan, eta yumareatzeko aukera.
  • 16:00. Tirolina, elizatik plazara.

Maiatzak 25, igandea. Kukuarri Eguna

  • 09:00. Irteera, Herriko Plazatik.
  • 11:00. Tontorrean elizkizuna. Salda eta pintxoak.

Maiatzak 31, larunbata

  • 17:00. Talaimendi Trail mendi lasterketa. Irteera Orioko Herri Ikastolaren aurretik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide