Euskaraldia 2025

Orioko hamalaukoa: Malen Mancha

Erredakzioa

Egunero Orioko hamalaukoa osatu duten kideetako bat aurkeztuko du Euskaraldiaren Orioko lantaldeak. Hauxe da hamabigarrena.

Malen Mancha, dendaria (belarriprest): "Hamabost urte daramat Orion eta asko hobetu dut euskara, lagunekin eta jendearekin hitz egiten. Horretan jarraitu nahi dut Euskaraldian: jendeak dendara etorri eta niri euskaraz egitea nahi dut, euskara hobetzen jarraitzeko".

Eman izena Euskaraldian lotura honetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide