Munto eremuan, Palota kalean, alokairu sozialeko 46 etxebizitza egin ditu Eusko Jaurlaritzak. Apirilean eraikina barrutik ikusten izan ziren Orioko Udaleko eta Jaurlaritzako Etxebizitza saileko arduradunak, eta orduan, Denis Itxaso Etxebizitza sailburuak esan zuen ekainerako giltzak entregatuta edukiko zituztela. Bada, gaur argitaratu ditu Etxebidek etxebizitza horiek errentan esleitzeko behin betiko zerrendak. Lotura honetan ikus daiteke zerrenda.
Esleipenak egitearekin batera, errekurtsoak aurkezteko epea ere zabaldu dute, eta horretarako aukera egongo da 2025eko ekainaren 6ra arte. Aurrez aurre jar daiteke errekurtsoa, Zuzenean Herritarrentzako Zerbitzuan, Donostiako Andia Kalea 13, beheko solairuan, aurrez hitzordua eskatuta. Bestela, posta bidez egin daiteke, helbide honetara idatzita: Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritza, Andia Kalea 13, 6. – 20004 Donostia.