Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa irabazi dute OAEko arraunlariek

Julene Sorarrain

OAEko arraunlariak gaurko garaipena ospatzen. (utzitakoa)

Gaur goizean jokatu dute norgehiagoka Pasaian (Gipuzkoa) Orioko klubeko gizonek, eta lehenengo postua eskuratu dute absolutuen mailan. 

Gipuzkoako Trainerillen Liga eta Kopa irabazita, Orio Arraunketa Elkarteko gizonek Gipuzkoako Txapelketarako txartela eskuratu zuten atzo Mutrikun (Gipuzkoa), eta gaurkoan Pasaian (Gipuzkoa) jokatu den norgehiagokan parte hartzeko aukera izan dute. 

Hori horrela, lehenengo postua eskuratu dute bertan, 13:23;75 denborarekin amaitu ostean. Atzetik geratu dira, berriz, Hondarribia, Donostiarra eta San Juan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide