Euskaraldia 2025

Orioko hamalaukoa: Idoia Larrañaga

Erredakzioa

Idoia Larrañaga. (Euskaraldia)

Egunero Orioko hamalaukoa osatu duten kideetako bat aurkeztuko du Euskaraldiaren Orioko lantaldeak. Hauxe da hamargarrena.

Idoia Larrañaga, Orio Eragin klubeko lehendakaria (ahobizi): "Kirolean ere euskaraz jolastu, gozatu eta animatu nahi dudalako, Euskaraldian ahobizi izango naiz. Hori da nire aukera, euskaraz bizitzea da nire aukera. Euskararen erabilera eremu gehiagotara zabaltzen badugu, euskara sendotuko dugu".

Eman izena Euskaraldian lotura honetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide