OAEko arraunlari gazteak Libourneko estropadan lehiatu dira

Julene Sorarrain 2025ko mai. 10a, 17:19

Orio Arraunketa Elkarteko arraunlari gazteak Libournen (Frantzia) jokatutako estropadan. (utzitakoa)

Gaur goizean jokatu dute norgehiagoka Orioko klubeko arraunlariek Libournen (Frantzia). Beraien txandan zortzi ontzi uretaratu dituzte guztira, eta jardunaldiaren ostean guztiek jaso dituzte partehartze dominak.

Gaur goizean jokatu dute asteburuko lehen jardunaldia Orio Arraunketa Elkarteko arraunlariek Libourneko (Frantzia) Regates Internationales txapelketan. Orioko klubak bi ontzi uretaratu, eta harrobiko txikienek jokatu dute beraien estropada, 4x+ Lemazaindun Binako Laukoak, hain zuzen.

Beraien txandan zortzi ontzi uretaratu dituzte, batzuk mutilez osatuak, besteak neskez osatuak, eta azkenik, ontzi mixtoak. Norgehiagokaren amaieran, guztiek jaso dituzte partehartze dominak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide