Zinegoak jaialdiko film laburrak erakutsiko dituzte Euskal Herriko hainbat herritan, eta Orion ere eskainiko dituzte horietako sei. Maiatzaren 22an da hitzordua, Saregilen, 18:00etan.
Bederatzi eta hamasei minutu arteko lanak dira, eta hainbat motatako gaiak jorratu dituzte zuzendariek, besteak beste arrazakeria, queer identitatea, familia harremanak eta nerabezaroko zailtasunak.
Honakoa da erakutsiko dute filmeetako baten trailerra (Karela kiroldegian judo eskolak ematen dituen Gorka maisua ageri da bertan):
Orion emango dituzten filmei buruzko informazio zehatza, berriz, lotura honetan dago ikusgai.