Euskaraldia 2025

Orioko hamalaukoa: Ibai Azpiroz

Erredakzioa

Egunero Orioko hamalaukoa osatu duten kideetako bat aurkeztuko du Euskaraldiaren Orioko lantaldeak. Hauxe da bederatzigarrena.

Ibai Azpiroz, Orioko Futbol Taldeko kidea (ahobizi): "Bakarra, bizia, berezia... zaharra eta berria. Sustraiduna, biziberritua, magikoa... belaunaldiz belaunaldi jasoa. Bihurria baina jatorra, gurea, anitza... zazpi bazterretako hitza. Hori eta gehiago da euskara. Euskaraldira batuko al zara?".

Eman izena Euskaraldian lotura honetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide