DanbolinFest jaialdiko ekitaldi guztiak, pilotalekuan

Onintza Lete Arrieta 2025ko mai. 9a, 10:07

Aurreko urte bateko kontzertuko une bat.

Biharko eguraldi txarra dago iragarrita, eta horregatik, Danbolin Musika eta Dantza Eskolak erabaki du Herriko Plazako ekintzak eta kalejira frontoian egitea.

Bihar ospatuko dute herriko musikari eta dantzari txiki eta handiek DanbolinFest jaia, eta urteroko ekintzak aurreikusita dauden arren, eskolak erabaki du egitarauko ekintza guztiak pilotalekuan egitea. Izan ere, eguraldi txarra dago iragarrita.

Hortaz, frontoian izango da honako egitaraua:

  • 11:00. Kalejiraren ordezko saioa.
  • 13:30. Aralar Musika Eskolaren eta Danbolin Musika eta Dantza Eskolaren kontzertua.
  • Jarraian, 'Danbolin' dantza, denok elkarrekin.
  • 14:30. Bazkaria.
  • 16:30. Bingo musikatua.
  • 17:15. Karaokea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide