Estropadaz beteta dator asteburua Orioko arraunlarientzat

Julene Sorarrain

OAEko trainerilla bat Aginagan. (utzitakoa)

Orio Arraunketa Elkarteak hainbat txapelketa jokatuko ditu asteburuan zehar, Libournen (Frantzia) nahiz Ourensen (Galizia). Trainerillak ere izango dituzte, Mutrikun (Gipuzkoa).

Bihar hasi eta igandera arte, asteburu lanpetua izango dute Orio Arraunketa Elkarteko arraunlariek. Lehenengo jardunaldia Libournen (Frantzia) izango dute, izan ere, Regates Internationales de Libourne txapelketan parte hartuko dute. OAEko harrobiko bi ontzi uretaratuko dituzte bertan, 4x+/ Lemazaindun Binako Laukoak, hain zuzen ere.

Larunbatean, gainera, Gipuzkoako Trainerilla Ligako laugarren jardunaldian parte hartuko dute. Mutrikun (Gipuzkoa) izango da hitzordua, 10:00etan hasita, eta Gipuzkoako Liga eta Kopako azken jardunaldia izango da. Hori ez ezik, Gipuzkoako Txapelketarako sailkapen estropada baliogarria izango da. 

Bestalde, larunbatetik igandera bitartean aulki mugikorreko Udaberriko Kopa jokatuko dute Castrelo do Miñon (Galizia). Bertan izango dira OAEko infantilak eta kadeteak, eta 1.000 metroko distantzia egin beharko dute. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide