Udaletxean egingo dute eskola-umeen literatur eta marrazki lehiaketaren sari banaketa

Julene Sorarrain 2025ko mai. 8a, 16:35

Eskola-umeen literatur lehiaketako saritu guztiak Oroko plazan jarri zuten oholtza gainean. (Utzitakoa)

18:30ean hasiko da ekitaldia, eta saria irabazi duten haur guztiek hartuko dute parte. Plazan egitekoa zen, baina, euria iragarrita dagoenez, azkenean udaletxeko udalbatzarraren aretoan egingo dute.

Orioko Udalak antolatuta, herriko eskola-umeen literatur eta marrazki lehiaketaren 38. edizioa ospatu dute aurten, eta sari banaketa bihar arratsaldean egingo dute. 

Udaletxean izango da ekitaldia, 18:30ean hasita, eta saria irabazi duten haur guztiek hartuko dute parte. Plazan egitekoa zen ekitaldia, baina, euria iragarrita dagoenez, azkenean udaletxeko udalbatzarraren aretoan egingo dute.

Zinegotziak arduratuko dira sariak banatzeaz, eta irabazleei liburu eta oroitagiri bana emango zaiela jakinarazi du udalak, aurtengo lan sarituak jasotzen dituen liburuaren ale banarekin batera. 

Gainera, ekitaldian aurkeztuko dute aurtengo lanik onenak biltzen dituen liburua. 80 orrialdetik gorako liburu bat da, Orioko ikasleek egindako ipuin, olerki eta marrazkiak biltzen dituena. Aurtengo liburuaren hitzaurrea Joxe Mari Unanuek egin du eta azaleko marrazkia, berriz, Alen Redondo Brittek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide