Euskaraldia 2025

Orioko hamalaukoa: Anaïs Da Silva

Erredakzioa 2025eko maiatzaren 6a

Anaïs Da Silva. (Euskaraldia)

Egunero Orioko hamalaukoa osatu duten kideetako bat aurkeztuko du Euskaraldiaren Orioko lantaldeak. Hauxe da seigarrengoa.

Anaïs Da Silva, herritarra (belarriprest): "Hemen "Anaise" deitzen didate, dieresirik gabe, eta -e bat gehituta. Nire sustraietan dena gehitzen da; batez ere, hizkuntzak. Gaurko elebakarra biharko analfabetoa izango da. Ez berria, ez zaharra; izan euskaldun!". 

Eman izena Euskaraldian lotura honetan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide