Orioko Futbol Taldeak lehenengo aldiz antolatu du aurten Orioko Udako Futbol Kanpusa, haurrek eta gazteek futbolaz "giro osasuntsu, dibertigarri eta hezitzailean gozatzeko" ekimena. Ekintza 2017 eta 2011 urteen bitartean jaiotako neska-mutilei zuzenduta dago, eta beraz, adin eta maila ezberdinetara egokitutako entrenamenduak eskainiko dituzte.
Besteak beste, jolasak eta bestelako jarduera osagarriak egingo dituzte udaleku hauetan, eta astez aste beste hainbat sorpresa izango direla jakinarazi dute antolatzaileek. Ordutegiari dagokionez, goizeko 09:00etatik 13:00etara izango dira entrenamenduak, eta parte-hartzaileek hurrengo datak aukeratu ahal izango dituzte:
- astea: uztailaren 14tik 18ra.
- astea: uztailaren 21etik 25era.
- astea: uztailaren 28tik abuztuaren 1era.
- astea: abuztuaren 4tik 8ra.
Kuotei dagokienez, aste batek ehun euroko kostua izango du; bi astek, aldiz, 185 eurokoa; hiru astek, 265 eurokoa; eta azkenik, lau astek 340 eurokoa, kirol ekipamendua eta mediku-asegurua barne. Bestalde, bigarren seme-alabari %20ko deskontua egingo zaio. Bestalde, antolatzaileek azpimarratu dute plaza mugatuak izango direla, eta aste bakoitzean gehienez 75 neska-mutilek parte hartu ahal izango dutela. Hori horrela, izena emateko hurrengo galdetegia bete beharko da, eta informazio gehiago eskuratzeko 656 74 22 03 zenbakira deitu daiteke.