Maiatzaren 14an egingo dute Arrantzale Eguneko dantzaren lehen entsegua

Julene Sorarrain 2025ko mai. 6a, 08:00

Arrantzale Eguna.

Etxeluze gaztetxean bilduko dira, 19:00etan, eta herritarrak animatu nahi dituzte bertan parte hartzera. Bestalde, asteazken honetan egingo dute ospakizunaren inguruko lehen bilera, Kultur Etxean.

Ekainaren 28an, larunbatarekin, Arrantzale Eguna ospatuko dute Orion, eta dagoeneko hasi dira prestaketa lanetan. Hori horrela, Arrantzale Eguneko dantzaren lehenengo entsegua maiatzaren 14an egingo dute, 19:00etan hasita, Etxeluze gaztetxean. Herritarrak animatu nahi dituzte bertan parte hartzera, eta azpimarratu dute adin guztietako dantzari eta figuranteak behar dituztela.

Hori ez ezik, asteazken honetan ospakizunaren inguruko lehen bilera irekia egingo dute Kultur Etxean, 19:00etan hasita.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide