Asteburu hobeezina izan da Orioko Badok 13 taldeko arraunlarientzat, izan ere, txapeldun izan dira Mundakan (Bizkaia) eta Hondarribian (Gipuzkoa) jokatutako bi estropadetan. Hori horrela, Mundakako V. Banderarekin eman zien hasiera asteburuko jardunaldiari, eta Orioko traineruak lehenengo postua eskuratu zuten bertan, 10:47;71 denborarekin. Atzetik izan zituen, berriz, Donostiako Fortuna eta Getxoko taldeak. Beteranoen taldeko B ontzia, aldiz, laugarren postuan sailkatu zen 12:10;27 denborarekin, B ontzien artean.
Igandeko jardunaldia Hondarribian tokatu zuten, eta bertan Fortuna kirol elkarteak antolatutako XIV. Beteranoen Estropadako bandera izan zuten jokoan. Oriotarrek ere garaipena eskuratu zuten bertan, 13:22;40 denborarekin amaituz. Bigarren eta hirugarren postuak, beste behin, Donostiako Fortunarentzat eta Getxorentzat izan ziren. Asteburu bikaina amaituta, oriotarrek ligan lehenak izaten jarraitzen dute.