Imanol Alguacil: "Pena dut, asmoa jarraitzea zen"

Jon O. Urain/Berria 2025ko mai. 2a, 15:02

Imanol Alguacil, prentsaurreko batean. (Reala)

Realeko entrenatzaileak azaldu du kargua uzteko "momentu egokia" zela, eta eskertuta mintzatu da Aperribaik, jokalariek eta zaleek emandako "maitasun izugarriarekin": "Ez dut errekonozimendurik nahi; ja jaso dut". Hala jaso ditu oriotarraren hitzak Berria.eus-ek.

Astebete zen Imanol Alguacilek jakinarazi zuenetik ez zuela datorren sasoian Realeko entrenatzaile karguan jarraituko, baina erabaki horren inguruko azalpenik eman gabea zen Orioko teknikaria. Txuri-urdinek Athleticen kontrako derbia dute datorren igandean (21:00), eta halabeharrez kazetarien aurrera irten beharra zuen Imanolek gaur. Eta, gehiegi sakondu nahi izan gabe, baina Realeko aulkia uzteko erabakiaz xehetasun batzuk eman ditu. Besteak beste, bere asmoa jarraitzea zela eta «kristoren penaz» doala, baina ez dagoela arrazoi zehatzik: "Hasieratik esan nuen ni hemen egongo nintzela irabaziz gero. Aurten nik nahi nuena baino gutxiago irabazi dugu, eta seguruenik arrazoi nagusia hori da". Eta, hortaz, "momentu aproposa" zela erreleboa emateko: "Asko hitz egiten ari zen ez nuela kontratua berritzen; momentu egokia da bai zaletuentzat bai jokalarientzat".

Zubietako prentsa aretoa beteta zegoela hitz egin du Imanolek, haren hitzek sortzen zuten ikusminaren erakusgarri. Esker hitzak izan ditu: "Oso eskertuta nago, Jokini, pazientziagatik; klubari, jokalariei, staff-ari, zuei. Kristoren pena daukat, asmoa jarraitzea zen. Baina aldi berean oso pozik noa, oso harro urte hauetan lortutakoagatik, oso gustura eta oso lasai. Hemendik aurrera, nire buruan dagoena da Europan sartzea berriro, taldea hor goian uztea". Imanolen arabera, "momentua iritsi da" sei urteko zikloa bukatutzat jotzeko: "Ez dut dramarik nahi".

Jarraitu albistea irakurtzen Berria.eus atarian.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide