Pantailek eta sare sozialek haur eta nerabeengan dituzten ondorioei buruzko hitzaldia emango dute ostegunean

Onintza Lete Arrieta 2025ko mai. 2a, 09:56

Pertsona bat sakelako telefonoarekin.

Gurasoei zuzendutako hitzaldia Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria departamentuko Treba Gurasoak programaren barrukoa da, eta bertaratzeko nahitaezkoa izango da aurrez izena ematea.

Internet, pantailak, bideojokoak, sare sozialak… onurak eta gatazkak. Nola kudeatu?izeneko hitzaldia eskainiko dute maiatzaren 8an, ostegunarekin, 18:00etan Salatxo aretoan. Herriko gurasoentzako saioa izango da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria departamentuko Treba Gurasoak programaren barruan kokatzen da.

Saioan parte hartzeko nahitaezkoa da izena ematea, eta horretarako, kirola@orio.eus helbidera idatzi behar da.

Osteguneko hitzaldia Amaia Arroyo eta Jokin Molinero adituek emango dute. Gaiaren inguruko oinarriak eta hausnarketak partekatuko dituzte, eta zenbait dinamikaren bidez, gaiarekin lotura duten edukiak landuko dituzte. Familiaren barruan lantzeko materiala ere emango diete gurasoei.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide