Oriok irabazi ditu Gipuzkoako eta Euskadiko aulki mugikorreko txapelketak

Onintza Lete Arrieta 2025ko mai. 1a, 11:20

Oriotarrak, gaur, Legution, bi txapelketak irabazi berritan. (Utzitakoa)

Estropada bakarrean erabaki dira bi lehiak Legution (Araba). Zarautz, Kaiarriba eta Hondarribia lehiatu dira oriotarrekin gizonezko absolutuetan.

Gaur goizean jokatu dituzte aulki mugikorreko Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketak Legution (Araba), eta Orioko gizonezko absolutuen ontziak irabazi ditu biak. Estropada bakarrean erabaki dira bi txapelketak.

Lau talde aritu dira nor baino nor lehian Legutioko lakuko uretan: Orio, Hondarribia, Kaiarriba eta Zarautz. Orio nagusitu da 05:53;32 denbora eginda, eta ia sei segundo geroago helmugaratu da Hondarribia, 05:59;15 denborarekin. Kaiarriba hamasei segundora gelditu da, eta Zarautz, azkenik, 29 segundora. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide