'Hondarrak' film laburraren emanaldia eta solasaldia eskainiko dute Saregilen

Julene Sorarrain 2025ko mai. 3a, 08:00

Maiatzaren 8an, ostegunarekin, eskainiko dute proiekzioa, 18:00etan hasita. Jarraian, Al Borde Films ekoiztetxekoek eta dokumentalean parte hartu dutenek solasaldia eskainiko dute.

Orioko Zaintza egitasmoaren barruan, Hondarrak dokumentalaren emanaldia eskainiko dute maiatzaren 8an, 18:00etan hasita, Saregile Emakumeen Etxean. Proiekzioaren ondoren, Al Borde Films ekoiztetxekoek eta dokumentalean parte hartu dutenek solasaldia eskainiko dute, ikus-entzunezkoaren nondik norakoak eztabaidatzeko.

Marta Gomezek eta Paula Iglesiasek idatzi eta zuzendutako film laburra da Hondarrak. Eusko Jaurlaritzaren eta Zinemagintzaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren dirulaguntzak jaso zituzten filma grabatzeko, eta istorioak zatika erortzen den zaintza-sistema baten hondakinek beti egotea lan egiten duten bi emakumeren istorioak biltzen ditu. Hainbat saritarako izendatua egon da, besteak beste Goya, Forqué eta Zinebi 64 sarietara.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide